2009/11/25

My sign!



Webacam barrixakin flipetan!

2009/11/21

Itoiz - Lanbroa




Eh!... lanbrora noa
zure oroimen hau blaitzeko
memoriaren leihoen kristalean
bustia lagatzeko
...tantak txirristaka
antsia... kristala...
atxumarkatzeko
lanbro artean galtzen naiz
kaleko koordenadetan
ateak eta portalak.

Ostirala eta
txirrindulari karrera
espero nituen kamelu eta biserak
eta zer... tabernak
topaketa prestatzeko
nire buru galdua argitzeko
...eta egan herriko plazan
rock'n roll en zipristinak
eraman ninduten zuregana.

Ile luze
hire lotsa ezkutatzen
kalatxorien karrankak helduko ote
ziren
mendi hotzetaraino
zure begiak harrapatzera
zure gorputz goxoarekin jolastera
ai... hemen, lanbrora nihoa
itsu eta antsietatez
haitzetan itsasotzera.

2009/11/12

Zorion perfektuan...



H Miamira joaten zenero heltzen zen hodartza berera. Txikia zen eta berdetasunaren artetik sortua zela ematen zuen. Etxe bat zegoen bertan, eta etxean gizon bat. Gizonak H ezagutzen zuen, eta maite zuen, nahiz eta ez zion esateko aukerarik inoiz izan.

H-k jada bazekien, baina ez zekien gaua joan eta gero inor maitatzen. Hala ere, Miamira joaten zenero gizonaren hondartza pribatuan geratzen zen, beraren zain.

Sexua berarekin perfektua zen.

Bertan elkartzen ziren bakoitzean, joku bera errepikatzen zuten. Hasieran, nahi gabe, nahita azkenean.

1.PAUSUA:
H sujetuak X sujetua itxaroten zuen edozein egunetako iluntzean.

2.PAUSUA:
X sujetua H sujetuari hurreratzen zitzaion. Zapata gabeko oinek zaratarik ez zuten egiten.

3.PAUSUA:
H-k bazekien hor zela, buruarekin baietz egiten zion, itsasora begira zegoela." hello, stranger..."

4.PAUSUA:
-H.
-H...zer izen klase da hori?
-Soinurik gabeko izen bat.
-Zein da zure izena?
-J.
-Zer izen klase da hori?
-Erraz ahazten den izen bat.
-Gustatzen zait, ez dago txarto.
-Zu ere ez.

5.PAUSUA: H sujetuak botila ahazten zuen. X sujetuak H besoetan jaso eta berarekin eramaten zuen,paret zuri eta leiho urdinak zituen etxera. Lehenengo, etxeko atarian biluzten ziren. Gero, salan sartzen ziren, itsasoa ikusten zen kristalezko ateetatik. Lurrean, mahai gainean, ohean. Beti orden berean. Ordena zen mundua orekatzen zuen elementua.

1:15h.

- Chardonnay edo besteren bat...?

- Ez naiz geratuko, autoa zain daukat.

Jantzien dantza gertatzen zen. H-k, bistakoa zen nagikeriaz, ohetik hankak ateratzen zituen eta, J-n begirada iltzatzen zuela, soineko garestia janzten zuen. J oheko izaren artean geratzen zen, bere ardo kopa eskuetan.

- Beste batean, agian?
- Dudarik ez izan - H-k atetik irribarre egiten zion.

J-k gorrotatzen zuen zerbait egin ohi zuen orduan: atea ixten entzuten zuenean, izaren azpian uzkurtzen zen eta H-ren usaina bere eskuetan hartzen saiatzen zen.

Kalean, H-k hotzikara bat sentitu zuen eta kotxera korrika joan zen. Gidariak ardo gorria ekarri zion hoteletik. Bakarrik edaten zuen bitartean, bere ahoa irribarrera itxuraldatu zuen.

Bere oporrak amaitzear zeuden.

______________________________________

NO perfect song this time. Choose the one you prefer!


http://www.youtube.com/watch?v=-oaHHrNQVrg

edo

http://www.youtube.com/watch?v=_Az05lG25m0

(bidixoak ez doiaz ondo!)

2009/11/04

Yo: Intérprete

Ikasten nago. Asko ikasten. Mundu berri bat ezagutzen. Horren froga: Yo: Intérprete


Vídeo de cómo signar intérprete en LSE - Sématos

2009/10/18

Miami Beach (it's a beautiful day)



"Ms. Hastings, 777 gela", esan zion hoteleko tabernan zegoen zerbitzariari.

"Ez dago horren beharrik, Ms. Hastings. Aurreko mahaian dagoen gizonak ordaindu du".

H ez zen asaldatu, baina begirada zerbitzariak seinalatu zion mahaira bideratu zuen. Miamin zeuden playboyetako beste bat zen. Ez zion irribarre batez eskerrik eman, baina bere kopa hartu eta palmondo azpian zegoen mahai batean eseri zen, itzalpean. Soineko morea eta larruzko sandaliak zeramatzan. Eguzkitarako betaurrekoak berriro jarri eta sandaliak kendu zituen, hankak bere gorputzaren kontra uzkurtzen zituelarik.

Urrunean hondartza ageri zen, hain epel, hain garden. Larruzko poltsatik PDA atera zuen eta bere lanerako posta elektroniko helbidea ireki zuen. Bi lan enkargu, berak nahi zuena hautatzeko. Ez zegoen presarik, hori zioten IAAtik. Gero, posta elektroniko pribatua ireki zuen. Amaren heriotzaren urteurrena zela eta, autak etxera itzuliko zen galdetzen zion. Ez zion muzinik egin eta dena ezabatu zuen. Kopa trago handi batez edan zuen eta itsasoari begira geratu zen apur batez.

Arratsaldeko 16:40h.

Jazz musika elegantea gustatzen zitzaien Setai hotelean. Diana Krall ari zen pianoan hoteleko atarian eta sekulako banda zeraman berarekin. Polita zen Krall, edo hala iruditu zitzaion H-ri Cry me a river abesten entzun zuenean. Hala ere, ez zen berari gustatu ohi zitzaion emakume mota. Misteriorik ez zuen nerabe baten antzekoa zen Krall: arrazoirik gabe haserretuta zegoen horietako bat. Izan ere, dena zuen emakume hark.

Arratsaldeko 18:23h.

H Setai hoteletik irten zen. Taxi pribatua zain zuen ate aurrean. Sarrerako langile batek atea ireki zion eta H-k irribarre lotsatiaz eskerrak eman zizkion. Aireportutik jaso zuen taxi bera zen, betiko autoa eta betiko gidaria.

"Betikora".

Hondartza pribatu baterarte egin zuten ihes. H-k oinak autoko larruzko jarlekura igo eta autoko lehiotik eskua atera zuen. Diana Krallen beste kanta bat bere pentsamenduekin nahasten ari zen (East of the sun and west of the moon...). Iluntzeko 20h-etan utzi zuen autoak hondartza parean. H-k sandaliak eskuen artean hartu zituen eta bere poltsatik bourbon botila bat atera zuen. Itsasoa harearekin nahasten zen puntuan geratu zen. Oinak hotz zituen.

Bertan eseri eta botilari trago luzeak ematen hasi zen.


2009/10/12

Ellen Von Umwerth

2009/10/03

Another day here, under the sun.

Sometimes we'll wish upon a star...




And sometimes we'll want to visit a secret island




But most of the times we'll want to be a part of it all, a part of the world down here.



Tell me, how does it feel to be just a shadow...



...when everything seems to be lying under the sun?

________________________________